Temenos

Antzinako Grezian, temenos (antzinako grezieraz: τέμενος, 'itxitura')[1] jainko bati eskainitako eremu bat zen. Santutegi asko temenos bat baino ez ziren, tenplurik gabeko aldare bat besterik ez. Gehienetan bertaratzeko garbiketa bat jasan behar izaten zen; adibidez, erromatar legioak, isuritako odolaren garbiketa egin aurretik ezin zitezkeen Erroman sartu.

Temenosak ondoko osagai hauek zituzten: Propileo, aldarea, tenplua, altxorrak, estoak eta abar

Antzinako Grezia baino lehen, temenos-a eremu ofizial bati zegokion lur zati bat zen, batez ere, errege (basileos), eta buruzagi (erithacus) bati zegokiona edo baita jainko, santutegi, eremu sakratu edo arboladi sakratu bati eskainitakoa.

Temenos kontzeptua mediterraneoko kultura klasikoan sortu zen, jainkoen gurtza egiteko gune berezi modura. Autore batzuek baso sakratu modura erabili dute[2] , eguneroko bizitzatik isolaturako gunea, baina beste batzuek, hiriguneetako santutegietan erabiltzen dute.[3]

  1. τέμενος Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, perseus (Ingelesez)
  2. David S. Whitley, Reader in Archaeological Theory: Post-processual and Cognitive Approaches, 1998, Routledge.
  3. Carla M. Antonaccio.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search